{"id":5842,"date":"2018-06-26T10:59:01","date_gmt":"2018-06-26T10:59:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/herriko-txistulariak-eta-alardea\/"},"modified":"2022-04-01T18:09:35","modified_gmt":"2022-04-01T18:09:35","slug":"herriko-txistulariak-eta-alardea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/herriko-txistulariak-eta-alardea\/","title":{"rendered":"Herriko txistulariak eta alardea"},"content":{"rendered":"<p>Jakin badakigu antzinako alardeak pifanoz eta danbolinez lagundurik joaten zirela. Badakigu baita horien betebeharra kapitainaren aginduen berri ematea zela, pregonari gisa. Badirudi baita Suitzan hasi zirela tresna hauek banda militarretan erabiltzen eta ondoren beste herrialdeetara zabaltzen. Gaur, adibidez, ohikoak dira Irun eta Hondarribiko alardeetan. Ez, baina, Antzuolakoan, pifanoen ordez txistulariek jotzen dituztelako &nbsp;alardeko pieza desberdinak. Euren artean, nagusiena, Alardearen kalejira aliatzen duena, XVIII. mendekoa den \u201cMarcha Real Fusilera\u201d.<\/p>\n<p>Wilhem von Humboldt hizkuntzalari, poeta, literatur kritiko eta politikoa, Euskal Herrira 1799an etorri zen lehen aldiz. Bi urte beranduago bidaia horrek sortutako jakin-mina gure herria zeharkatuz asebete zuen, hizkuntzari, kulturari, paisaiei, ohiturei eta instituzioei buruzko oharrak jasotzen zituen bitartean. Lan horren emaitza hizkuntza ugarietara itzuliko zen <em>Euskaldunak<\/em> izenburuko liburuan argitaratu zuen, 1801ean. Bertan hauxe zioen danbolindarien inguruan, Antzuolan ere koka daitekeena:<\/p>\n<p><em>\u201cPor la tarde despu\u00e9s de los oficios divinos va el tamboril a la plaza y toca mientras haya alguien. Entonces se ven agarrar y danzar muchachas y ni\u00f1os, nodrizas o madres danzar con sus ni\u00f1os en brazos. El tamborilero est\u00e1 pagado por el Municipio. Despu\u00e9s de cada baile recibe de los bailarines todav\u00eda algo, pero es sumamente poco. Tiene un peque\u00f1o tambor, sin sonajas colgando, y en la boca una peque\u00f1a flauta con solo tras agujeros. Maneja a la vez la flauta con la mano izquierda (se toca recta colgando hacia abajo de la boca) y golpea con la derecha con un palillo el tambor. A pesar de esta sencillez sin embargo, la m\u00fasica es agradable, y tan variada como se quiera\u201d.<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5001 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1920.jpg\" alt=\"\" width=\"381\" height=\"512\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1920.jpg 381w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1920-260x350.jpg 260w\" sizes=\"auto, (max-width: 381px) 100vw, 381px\" \/><\/p>\n<p>Alardea, Trokeo dantza eta zinta dantza. Txistulariak eta danbor-jolea.<\/p>\n<p>Ezker aldetik hasita: Santi Solagaiztoa, Pedro Telleria eta Kandelario Elortza. (1920)<\/p>\n<p>Antzuolan ere herriko udalak ordaintzen zuen bere ekitaldia, baina, hasiera batean, kanpotarrak ziren musika tresna hauek jotzen zituztenak, &nbsp;besteak beste \u201cherriko jaiak-eta alaitzeko\u201d. Ondoren, batez ere XX. mendearen hasieran, hasi ziren txistulariak eta danbor-joleak herritarrak izaten.<\/p>\n<p>Hona hemen antzinako argazkien bidez, herriko txistulariak eta danbor-jolea:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5004 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1931.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"419\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1931.jpg 640w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1931-350x229.jpg 350w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/p>\n<p>1931. Santi Olagaiztoa eta Pedro Telleria txistulariak. Eskuman Pedro Igartza danbor-jolea.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5005 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1954.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"421\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1954.jpg 640w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1954-350x230.jpg 350w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/p>\n<p>1954. urtea. National Geographic magazineko argazkia.<\/p>\n<p>Txistulariak ezkerretik hasita, Enrike Jauregi eta Gerbasio Legorburu. Danbor-jolea: Luis Azkarate.<\/p>\n<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5003 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1960-hamarkada.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"417\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1960-hamarkada.jpg 640w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/1960-hamarkada-350x228.jpg 350w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/><\/strong><\/p>\n<p>Alardea 60. hamarkadan. Ezkerretik, Santi Solagaiztoa, ELoi Igartza (semea) eta Pedro Igartza (aita)<\/p>\n<p>XX. mendearen hasieran (1905ean), Antzuolako ordenantza berriak kaleratu zirenean, bere bigarren atalean, <strong><em>\u201cBailes\u201d<\/em><\/strong> izeneko 30 eta 31. Artikuluetan hauxe aipatzen da herriko txistularien zereginen inguruan:<\/p>\n<ul>\n<li><em>\u201cArt. 30. Los Tamborileros, a las primeras campanas que anuncian la administraci\u00f3n del Santo Vi\u00e1tico o la Extremauci\u00f3n y la agon\u00eda y muerte, cesar\u00e1n de tocar por un breve int\u00e9rvalo y definitivamente al \u00c1ngelus, excepto en los d\u00edas 23 de junio y 24, 25 y 16 de agosto y en otros, que circunstancias especiales exijan, en que se sujetar\u00e1n a las \u00f3rdenes que de antemano les dicte el Sr. Alcade o concejal que haga sus veces\u201d.&nbsp;<\/em><\/li>\n<li><em>\u201cArt. 31. Tampoco podr\u00e1n los tamborileros tocar fuera de los d\u00edas que tienen obligaci\u00f3n y de lugar o sitio destinado para ello sin obtener el correspondiente permiso de la autoridad local\u201d.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p>Urte batzuk beranduago, 1919ko ekainaren 29an, ohitura zuten San Juan, Santa Ageda, San Martzial eta San Blas erromerietara joateko, eta bertako ermitetako maiordomoek bazkaltzen ematen zieten. Hala ere, gastuak partekatu nahian-edo, <em>\u201cy para evitar m\u00e1s discusiones\u201d,<\/em> zera erabaki zuen Udalak: goizean edo arratsaldean joan zitezkeela txistulariak, auzoetako maiordomoek egindako eskaeren arabera. Baina egun guztirako joanez gero 15 pezeta ordaindu beharko zuten auzotarrek; arratsaldez joanez gero, berriz, 5 pezeta, baina <em>\u201c los tamborileros comer\u00e1n por su cuenta\u201d.<\/em> (Liburua 11, 1916-1924, folio 198) . Hartutako erabakiaz, auzoetako maiordomoek protestatu egin zuten. (Liburua 11, 1916-1924, folio: 208).<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5006 size-large\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1973-750x487.jpg\" alt=\"\" width=\"750\" height=\"487\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1973-750x487.jpg 750w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1973-350x227.jpg 350w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1973-768x499.jpg 768w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-1973.jpg 861w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/p>\n<p>1973ko alardean txistulariak. Ezker aldetik hasita: Pello Lete, Fernando Lete, I\u00f1aki Agirreurreta, I\u00f1aki Arregi, I\u00f1aki Elorza eta Julian Agirreurreta. Danbor-jolea, Luis Azkarate.<\/p>\n<p>Baina herriko txistulariek izan dute beste zeregin garrantzitsu bat herrian, alarde egunean musika jotzearena hain zuzen ere. Egiari zor, ez daukagu hasiera batean daturik esaten alardeak-eta txistularien musikaz laguntzen zirenik, baina bai alardea ospatzen zen San Agustin eguneko (Abuztuak 28) gastuetan musika jotzearren musikariei ordaindutako fakturak.<\/p>\n<p>XIX. nahiz XX. mendeko urte hasieretan dauzkagun datuak zeharkakoak diren arren, 1910-20. hamarkadetatik aurrera antzeman daitezke herriko txistulariak alardeetan, eta argazki zaharrak ditugu horren lekuko. Harrezkero jotzen dute <em>alardeko \u201cMarcha Real Fusilera\u201d<\/em> delakoa, nahiz eta jaiak irauten duten bitartean beste pieza askoren protagonista ere badiren.<\/p>\n<p>Ordutik hona ugariak izan dira txistulariek eta danbor-joleek alarde egunean jo izan dutenak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5008 size-large\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-Oier-750x505.jpg\" alt=\"\" width=\"750\" height=\"505\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-Oier-750x505.jpg 750w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-Oier-350x236.jpg 350w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-Oier-768x517.jpg 768w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-Oier-195x130.jpg 195w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><br \/>\nAlborada txistu taldea 2017ko alardean<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-5007 size-large\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-2017-750x563.jpg\" alt=\"\" width=\"750\" height=\"563\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-2017-750x563.jpg 750w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-2017-350x263.jpg 350w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-2017-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/Txistulariak-2017.jpg 1500w\" sizes=\"auto, (max-width: 750px) 100vw, 750px\" \/><\/p>\n<p>Denoi, bada, gure jaiak nahiz gure urteroko Alardea alaitzearren, eskerrik asko.<\/p>\n<p>Gora Antzuolako txistulariak!!!<\/p>\n<p><strong>Iturriak:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><em>Antzuolako Artxibo Historikoa. Hainbat akta eta akordioen liburuak<\/em> .<\/li>\n<li>Lourdes Odriozola (2018).<em> Investigaci\u00f3n hist\u00f3rica sobre el Alarde del Moro de Antzuola. <\/em>Antzuolako Udala eta Alardearen Elkartea. (Argitaratu gabe).<\/li>\n<li>Gerbasio Legorbururi egindako elkarrizketa (GOIENA).<\/li>\n<li><em>Ordenanzas Municipales de Antzuola. A\u00f1o 1905<\/em>. Antzuolako Udala.<\/li>\n<li><em>Antzuolako a<\/em><em>rgazkiak.<\/em> Hemendik jasoa: <a href=\"http:\/\/www.guregipuzkoa.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">http:\/\/www.guregipuzkoa.eus\/<\/a><\/li>\n<li>Wilhem von Humboldt . <em>1801, viaje al pa\u00eds de los vascos.<\/em> Hemendik jasoa: <a href=\"http:\/\/www2.gipuzkoakultura.net\/humboldt\/introduccion.php\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">http:\/\/www2.gipuzkoakultura.net\/humboldt\/introduccion.php<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>I\u00f1igo Ramirez de Okariz Telleria (2018ko ekainean)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":3,"featured_media":5600,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"class_list":["post-5842","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-noticias","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33","resize-featured-image"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5842","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5842"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5842\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5600"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5842"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5842"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5842"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}