{"id":5858,"date":"2017-01-17T11:53:54","date_gmt":"2017-01-17T11:53:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/iparragirreren-bertsoak-alardean\/"},"modified":"2023-06-23T07:09:38","modified_gmt":"2023-06-23T07:09:38","slug":"iparragirreren-bertsoak-alardean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/iparragirreren-bertsoak-alardean\/","title":{"rendered":"Iparragirreren bertsoak Alardean"},"content":{"rendered":"<p>Ospetsuak dira Antzuolako alardeari, eta bereziki banderari, Iparragirrek egindako bertsoak. Badirudi une hartako Antzuolako alkateak eskatuta idatzi zituela, izan ere Iparragirrek hainbat enkargu ere onartzen zituen erromeria eta udako ferixetatik.<\/p>\n<p>Bertsioak bertsio, Antzuolako batzarrari zuzendutako bertso hauek Arturo Kanpioni bidali zizkion Iparragirrek Eskoriatzatik 1878ko abuztuaren 11n. Eta bostak eman zituen Kanpionek \u201cRevista Euskara\u201d (I alea, 203-205 orrietan) delakoan, 1878an. Antzinako grafia errespetatuta, horrelakoak dira bertso haiek:<\/p>\n<p><strong>MAIRUEN BANDERA<\/strong><\/p>\n<p>(I)<br \/>\nNafarrac Don Garcia<br \/>\nErregue zutela<br \/>\nOdolez estali zan<br \/>\nIchuski Junquera!<br \/>\nAfricanoac orruz<br \/>\nLegoiak becela\u2026<br \/>\nCioten cristau bicirik<br \/>\nUtzico ez zutela<\/p>\n<p><strong>(II)<br \/>\n<\/strong>Ba\u00f1a Euscaldunac<br \/>\nLaurac bat aurrera\u2026<br \/>\nCioten fedeagati<br \/>\nDanoc illgo guera.<br \/>\nJo!&#8230; jo!&#8230; eta ez eman<br \/>\nPauso bat atzera<br \/>\nGureganatu arte<br \/>\nMoroen bandera.<\/p>\n<p><strong>(III)<br \/>\n<\/strong>Mutillac! ara nun dan<br \/>\nIllargui erdia;<br \/>\nArrapatu dezagun<br \/>\nNaiz galdu bicia.<br \/>\nAra hemen bander\u00e1\u2026<br \/>\n\u00a1Viva Euscal-Erria!<br \/>\nEta Antzuolarentzat<br \/>\nOnra eta gloria.<\/p>\n<p><strong>(IV)<br \/>\n<\/strong>Erran adiskideac<br \/>\nOrduan becela:<br \/>\nNafarrakin gaur ere<br \/>\nAnayac guerala:<br \/>\nBat da gure izarra\u2026<br \/>\nBat gure bandera\u2026<br \/>\nItz santu bat bacarra,<br \/>\nEuscaldunac guera.<\/p>\n<p>Bertso horiei atxikita, badoa beste seigarren bat, ez daukana aurrekoekin loturarik, baina garrantzitsua dena adierazteko garai hartan kantari honek bizi zuen egoera animikoa edo emozionala zein zen. Izan ere, Argentinan zegoela euskal foruak kendu zituzten 1876an, eta horren etsipenarekin-edo desiatzen zegoen Euskal Herrira bueltatzeko. Anjelak ere, bere emazteak, hauxe&nbsp;esaten zuen une hartako egoerari buruz:<\/p>\n<p><em>\u201cComo loco se volvi\u00f3. Se pasaba los d\u00edas llorando de rabia y ten\u00eda un humor de todos los demontres\u201d<\/em><\/p>\n<p>Iparragirrek&nbsp; idatzitako bertsoak ugariak izan baziren ere, foruak eta Euskal Herria dira batez ere gehienetan antzeman daitezkeen sentimenduak; eta baita Antzuolarako idatzikoetan ere. Foru zaletasun hori adierazteko adibidez, nork ez ditu bertso hauek ezagutzen:<\/p>\n<p>\u201cFueristak gera, eta izango<br \/>\nMundua mundu den artean,<br \/>\nSentimentu hau bizirik dago<br \/>\nBetiko Euskalerrian.\u00bb<\/p>\n<p>Idazkera aldetik bertsio ezberdinak dauden bezala, edukiaren aldetik ere aldaketa batzuk somatzen dira bertsio batetik bestera.<\/p>\n<p>Bigarren bertsio bat, bada, Antzuolako Udalak ustez Iparragirrek emandako bertsoak aintzat hartuta; Bergarako moldiztegian edo inprentan kaleratutako kopia bat da. 1905ean kaleratu zen dokumentu hau eta horrela dio:<\/p>\n<p><strong>(Antzuolan kaleratutakoak)<br \/>\n(I)<br \/>\n<\/strong>Naparrak D. Garcia<br \/>\nErregue zutela<br \/>\nMoruac artu zuten<br \/>\nBay Valde-junkera<br \/>\nAfricanuac orruz,<br \/>\nLegoiak becela<br \/>\nCioten Cristau bicirik<br \/>\nUtziko etzutela.<\/p>\n<p><strong>(II)<br \/>\n<\/strong>Ba\u00f1an Anzuolatarrak<br \/>\nDijuaz aurrera<br \/>\nEsanaz fedia-gatik<br \/>\nDanok ilko guera<br \/>\nJo, jo eta ez eman<br \/>\nPausorik atzera<br \/>\nGuria izan arte<br \/>\nMoruen bandera.<\/p>\n<p><strong>(III)<br \/>\n<\/strong>Mutillak, orra nun dan<br \/>\nIllargui erdia<br \/>\nArrapatu dezagun<br \/>\nNaiz galdu bicia<br \/>\nOrra emen bandera<br \/>\nViva euskal-erriak<br \/>\nEta Anzuolatarrendako<br \/>\nOnra eta gloria<\/p>\n<p><strong>(Jatorrizko bertsioa)<br \/>\n(I)<br \/>\n<\/strong>Nafarrac Don Garcia<br \/>\nErregue zutela<br \/>\nOdolez estali zan<br \/>\nIchuski Junquera!<br \/>\nAfricanoac orruz<br \/>\nLegoiak becela\u2026<br \/>\nCioten cristau bicirik<br \/>\nUtzico ez zutela<strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>(II)<br \/>\n<\/strong>Ba\u00f1a Euscaldunac<br \/>\nLaurac bat aurrera\u2026<br \/>\nCioten fedeagati<br \/>\nDanoc illgo guera.<br \/>\nJo!&#8230; jo!&#8230; eta ez eman<br \/>\nPauso bat atzera<br \/>\nGureganatu arte<br \/>\nMoroen bandera.<\/p>\n<p><strong>(III)<br \/>\n<\/strong>Mutillac! ara nun dan<br \/>\nIllargui erdia;<br \/>\nArrapatu dezagun<br \/>\nNaiz galdu bicia.<br \/>\nAra hemen bander\u00e1\u2026<br \/>\n\u00a1Viva Euscal-Erria!<br \/>\nEta Antzuolarentzat<br \/>\nOnra eta gloria.<\/p>\n<p><strong><em>Iparraguirre jaunac ditu berso onec gure banderari atariac, orain ogueita sei urte<\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Anzuolan 20 Abostoan 1905<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Bertsio biak konparatzen badira, nabaria da Antzuolan 1905ean kaleratzen diren bertsoetan \u201cesku sartze\u201d bat egon zela, eta norbaitek une hartarako egokiagoa zen beste bertsio bat kaleratu zuela. Agian aldaketa nabarmena \u201cLaurac bat\u201d delako leloaren desagerpena izan daiteke. Baina, badago, dena den, hutsune nabarmenagoa, laugarren bertsoa ez dela Antzuolako Udalak kaleratutako bertsioan azaltzen:<\/p>\n<p>(IV)<br \/>\nErran adiskideac<br \/>\nOrduan becela:<br \/>\nNafarrakin gaur ere<br \/>\nAnayac guerala:<br \/>\nBat da gure izarra\u2026<br \/>\nBat gure bandera\u2026<br \/>\nItz santu bat bacarra,<br \/>\nEuscaldunac guera.<\/p>\n<p>Hemen ere, bada, \u201cLaurac bat\u201d, \u201cNafarroa\u201d, \u201cAnayac guerala\u201d,\u2026 eta euskaldunon batasunarekin loturiko beste ideia batzuk nahita edo nahi gabe ezkutatu ziren.<\/p>\n<p>Aipatu dugu Iparragirreren saminaren eragilerik nagusiena euskal foruak desagertu zirenean gertatu&nbsp;zela. Hori izan zela Euskal Herrira bueltatzeko arrazoi nagusia. Baina ez zen bakarra izan. \u201cLey Paccionada\u201d (1841) geroztik Nafarroak bere status politiko berezia galduz, foruek emandakoa, alegia, Espainiako beste probintzien maila hartzen du. Aldi berean antzematen du galtze horrek euskal probintzien arteko anaitasuna apurtu egiten duela. Hori dela eta, 1878ko ekainaren 28an, \u201cNafarroako Alkarkidari\u201d izeneko bertsoak idatzi zituen, eta, nola ez, Nafarraorekin euskaldunok izan beharreko loturak aldarrikatzen zituen. Bertso bat badago gainera, Antzuolan abesten denarekin lotura handiak dituena:<\/p>\n<p><strong>\u201cNAFARROAKO ALKARKIDARI\u201d<br \/>\n<\/strong>Zorioneko batasunean<br \/>\nNafarrak, gure anayac,<br \/>\nBizi dirade lege onean<br \/>\nGaur guztiz gizon ernayac,<br \/>\nGuregatik on, errango badu<br \/>\nEtorkizunak kondairak,<br \/>\nLaurak bat beti!&#8230; maite alcartu<br \/>\nIzan Euskaldun leyalak\u201d.<\/p>\n<p>Hemen ere \u201cLaurak bat\u201d, \u201cNafarrak gure anayac\u201d,\u2026 ideiak errepikatzen dira, eta sentimendu honek, nola ez, \u201cMairuaren Bandera\u201dn adierazten dira.<\/p>\n<p>Iparragirrek idatzitako bertsoak alardean abesten dira, kapitainak diskurtsoa botatzen duen etenalditxo batean. Esan beharra dago, hala ere, bertso hauek ez direla betidanik abestu, baizik eta 1976an hasi zirela abesten, une hartan parrokiako koruko abesbatzaren partaide eta Simon Artolazabal organistaren zuzendaritzapean.<\/p>\n<p>Dena dela, badugu beste egokitzapen bat (edo beste bertsio bat, esan nahi bada) eta da orain alardean abesten diren bertsoak. Hemen, berriz, Iparragirrena ez den beste bertso berri bat txertatzen zaigulako:<\/p>\n<p>(IV)<br \/>\nSan Juan Uzarragako<br \/>\nseme txit argiak<br \/>\nziran Balde-junqueran<br \/>\nirabazliak:<br \/>\nbatzar etxean dauden<br \/>\nillargi erdiak<br \/>\ndira Antzuolarentzat<br \/>\ntxit onragarriak<\/p>\n<p>Bertso berri horren egilea ez dakigun arren, 1976ko alardean dagoeneko abesten da. Egileak egile, hauek dira urtero herriko abesbatzak abesten dituen bertsoak:<\/p>\n<p><strong>(I)<br \/>\n<\/strong>Nafarrak On Garcia<br \/>\nerrege zutela,<br \/>\nodolez estali zan<br \/>\nbai Baldejunkera:<br \/>\nafrikanoak, orruz<br \/>\nlegoiak bezala,<br \/>\nzioten kristau bizirik<br \/>\nutzi behar ez zela.<\/p>\n<p><strong>(II)<br \/>\n<\/strong>Baina euskaldunak,<br \/>\nLaurak bat aurrera!<br \/>\nzioten: fedeagatik<br \/>\ndanok hilgo gara<br \/>\njo!&#8230; jo eta ez eman<br \/>\npauso bat atzera\u2026<br \/>\ngurea izan arte<br \/>\nmairuen bandera.<\/p>\n<p><strong>(III)<br \/>\n<\/strong>Mutilak, hara non dan<br \/>\nilargi erdia;<br \/>\nharrapatu dezagun<br \/>\nnahiz galdu bizia;<br \/>\nhemen degu bandera,<br \/>\nupa Euskal-erria!<br \/>\neta Antzuolarentzat<br \/>\nonra eta gloria.<\/p>\n<p><strong>(IV)<br \/>\n<\/strong>San Juan Uzarragako<br \/>\nseme txit argiak<br \/>\nziran Baldejunqueran<br \/>\nirabazliak:<br \/>\nbatzar etxean dauden<br \/>\nilargi erdiak<br \/>\ndira Antzuolarentzat<br \/>\ntxit onragarriak<\/p>\n<p><strong>(V)<br \/>\n<\/strong>Esan, adiskideak,<br \/>\norduan bezala,<br \/>\nNafarroakin gaur ere<br \/>\nanaiak gerala;<br \/>\nbat da gure izarra,<br \/>\nbat gure bandera:<br \/>\nesan beti Laurak-bat<br \/>\nizan nahi dugula.<\/p>\n<p>Jatorriz, bertso hauek ez dute inongo doinurik edo musikarik; bertso soilak besterik ez dira. 1978an, ordea, armoniaren bat jartzea erabaki zen bertso hauek alardean abesteko. Armonia, Antzuolan ezaguna dugun Miguel Gonzalez Bastidak jarri zion, eta hori egiteko Iparragirrenak diren beste bertso batzuek \u201cGora Euskara\u201d zeramaten musikaz baliatu zen.<\/p>\n<p>Esandakoak esanda, beraz, Iparragirrek Antzuolako Batzarrari idatzitako bertsoek gora-behera dezente izan dute idatzi ziren momentutik.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-4436 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Newsletter-20170117.jpg\" alt=\"Newsletter 20170117\" width=\"1200\" height=\"800\" title=\"\" srcset=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Newsletter-20170117.jpg 1200w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Newsletter-20170117-350x233.jpg 350w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Newsletter-20170117-750x500.jpg 750w, https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Newsletter-20170117-195x130.jpg 195w\" sizes=\"auto, (max-width: 1200px) 100vw, 1200px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"class_list":["post-5858","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-noticias","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5858","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5858"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5858\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5858"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5858"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5858"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}