{"id":5881,"date":"2015-03-31T11:00:00","date_gmt":"2015-03-31T11:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/antzuolaren-independentzia-351-563-e\/"},"modified":"2022-04-01T18:09:55","modified_gmt":"2022-04-01T18:09:55","slug":"antzuolaren-independentzia-351-563-e","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/antzuolaren-independentzia-351-563-e\/","title":{"rendered":"Antzuolaren independentzia, 351.563 \u20ac"},"content":{"rendered":"<p>Badakizu Antzuolak independentzia lortzearren gaurko 351.563 \u20ac ordaindu behar izan zizkiola Espainiako monarkiari?<\/p>\n<p>XVII, mendeko lehenengo urteetan gure herriak Bergaratik kanpo geratzeko izugarrizko gogoa agertu zuen. Hala ere, gogo hori&nbsp;ez zen bapatean gertatu, baizik eta XVI. mendetik zetorren. Izan ere, 1536tik aurrera, alardeak Bergaran egiteari ezezkoa eman ziolako Antzuolak. Arrazoi nagusienetakoa:<em>. <\/em><em>\u201cLos muy grandes e importantes pleitos que hab\u00eda entre las dos partes\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Independentzia lortzeko garaia XVII. mendean iritsi zitzaion Antzuolari. Eta horren \u201cerrudunetako\u201d bat garai hartako Felipe IV (1605-1665) izeneko erregea izan zen.<\/p>\n<figure id=\"attachment_2458\" aria-describedby=\"caption-attachment-2458\" style=\"width: 185px\" class=\"wp-caption alignnone\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-2458 size-full\" src=\"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/03\/Felipe-IV.jpg\" alt=\"Felipe IV\" width=\"195\" height=\"258\" title=\"\"><figcaption id=\"caption-attachment-2458\" class=\"wp-caption-text\">Felipe IV<\/figcaption><\/figure>\n<p><strong>Felipe IV.a<\/strong><\/p>\n<p>Espainiak eta bere monarkiak une hartan bizi zuen gainbeheraren lekukoa izan zen, eta bere erregetzaren hasiera-haseratik Indiatik (Ameriketatik) zetozen metal preziatuen jaitsiera nabarmena jasan behar izan zuen. Horri gehituz, han-hemenka zeuden gerrak ugariak zirela, egoera horrek ekarri zuen hain ezaguna dugun XVII. mendeko krisialdia Espainiara. Ez da, dena den, Espainian bakarrik jasango&nbsp;den krisiladia, Europa osoan eragile ezberdinengatik beherakada ere nabaritu izan zelako.<\/p>\n<p>Baina ez zen Felipe IV.aren politika izango krisialdi honen erredun bakarra; izan ere bere aurretik egondako erregeek izandako politikaren ondorioa besterik ez zelako. Itzelezkoa izan zen bai Felipe II.ak eta baita Felipe III.ak jasandako presio fiskala, baina ezin dena ukatu da Felipe IV.ak aurretik jasandakoak gainditu zituela, eta egoera ekonomikoa benetan katastrofikoa bihurtu zen. Egoera honi aurre egiteko, hartutako neurriak ugariak izan baziren ere, hartutakoetatik bat zera izan zen:<\/p>\n<p><em>\u201cNo s\u00f3lo se vend\u00edan cargos; se vend\u00edan mercedes y gracias de toda suerte; se vend\u00edan permisos para que las aldeas se emanciparan de sus villas, y con frecuencia se entablaron pujas desesperadas, en las que se transparentan los rencores locales, y los lugares se endeudaban por a\u00f1os y siglos, unos para escapar a la opresi\u00f3n de la cabeza del t\u00e9rmino, otros para conservar el dominio<\/em><em>sobre los que consideraban sus vasallos\u201d<\/em>.<\/p>\n<p>Beraz, Espainiako monarkia kanpaina inperialistetan buru-belarri sartua zelarik XVI. mendetik, horrek hurrengo urte eta mendeetan itzelezko diru zorrak sortaraziko dizkio, hauek gainditzeko makina bat bide, neurri eta trikimailu hartu beharko zutelarik erregeek zor horiek ordaintzen joateko, besteak beste independentzia lortu nahi zuten auzoei herri izateko eskubideak salduz diru kopuru baten truke. Hala, 1614an kortetik bidalitako eskutitz batean, erregeak agindu zion korregidoreari azter dzzala ze eratako kalteak ekarriko ote zituen herriak zatitzea, horren truke erregeari laguntza bat eskainiz. Gaia nahiko konplexua izanik, 1615ean Bidanian elkartutako Gipuzkoako batzarrak ere erabaki zuen neutral mantentzea arazo horren inguruan, eta erabaki hori&nbsp;jakin orduko adibidez Tolosa, Segura eta Ordiziako herrien etena eta herri berrien sorrera gertatu&nbsp;ziren, ondoren beste toki batzuetara zabalduz fenomenoa. Adibidez, Legazpik 1614an lortu zuen Seguratik independentzia. Beasainek, berriz, 1615 urtean Ordiziatik. Urte berean, Ordiziatik Ataunek. &nbsp;Beraz, aurten 400. urtemuga ospatzen dute.<\/p>\n<table>\n<tbody>\n<tr>\n<td colspan=\"2\" width=\"538\"><strong>GIPUZKOAKO HAINBAT HERRIREN SORRERA&nbsp;<\/strong><strong>XVII. MENDEAN ZEHAR<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"94\"><strong>Felipe III.a<\/strong><\/td>\n<td width=\"444\">1614 eta 1615 urteen artean lortu zuten herri izaera: Albatzisketa, Alegia, Altzaga, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Ataun, Baliarrain, Beasain, Berastegi, Elduaien, Ikaztegieta, Legorreta, Mutiloa, Orendian, Ormaiztegi, Urnieta, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil\u2026<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"94\"><strong>Felipe IV.a<\/strong><\/td>\n<td width=\"444\">1629 eta 1661 urteen artean lortu zuten herri izaera: Aretxabaleta, Eskoriatza, Gabiria, Zumarraga,\u2026 Antzuola.<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>Horrela lortu zuen Antzuolak ere <strong>Bergaratik independentzia 1629ko abenduaren 12an<\/strong>, aurretik ere erregeari diruz donatibo edota zerbitzu bat eskainiz:<\/p>\n<p><em>\u201cY&nbsp; porque para las ocasiones de guerra que de presente sen os ofre\u00e7en en Italia y otras partes <strong>haveis ofre\u00e7ido servirme con veinte y \u00e7inco ducados en plata doble por cada vezino de los de la dicha universidad y caserias, y demas de esto con quinientos ducados por una vez pagados a \u00e7iertos pla\u00e7os,<\/strong> havemos tenido por bien por la presente de nuestro propio motu \u00e7ierta \u00e7ien\u00e7ia y poderio rreal absoluto de que en esta parte queremos usar y usamos como rey y se\u00f1or natural no rrecono\u00e7iente superior en lo temporal: sacamos, libramos y exsimimos a vos la dicha universidad de An\u00e7uola de la villa y<\/em><em>jurisdi\u00e7ion de Vergara<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Guztira, zilarrezko <strong>5.000 dukat (351.563 euro)<\/strong> ordaindu zituen Antzuolak bere independentzia lortzeko. Gaurko ikuspuntutik, eta garai hartako eskasiagatik, diru asko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[85,98,99],"class_list":["post-5881","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-noticias","tag-alardea-es","tag-antzuola-es","tag-antzuolako-independentzia-es","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5881","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5881"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5881\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5881"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5881"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.antzuolakoalardea.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5881"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}