Bandera

Alardean erabiltzen den bandera Antzuolako bandera ere bada 1997ko abenduaren 12tik. Dituen irudiak herriaren armarriaren behealdeko kuarteletakoak dira. Era berean, horiek dira 1745eko Armen Ziurtagirian agertzen direnak.

Gaur egun udaletxean gordetzen den bandera 1863an egindako beste baten kopia da. Herriko banderaren onarpen-datuak eta ezaugarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kontsulta daitezke (1998):

Bandera
Bandera Alardea
Bandera alardea