Alardearen balioak

Gaur egun gizon eta emakumeek konpartitzen ditugun balioei erantzuteko gaitasunagatik bereizten da.
Alardearen eszenifikazioan gauzatzen diren adierazpenetan argi eta garbi islatzen dira ondorengo balioak:

  • Genero parekotasuna.
    • Berdintasunaren tratamendua alardean eta elkartean
      Alardearen biziberritze prozesuan eta plazan egiten den antzezpen publikoan erabili den irizpide garbi eta nabarmenetako bat genero-ikuspegia izan da.
      Hala, emakumeek Mairuaren Alardean era anitzean parte hartzen dute, bai ospakizunaren antolaketan, zein azpiegitura lanetan edo antzezlanetan. Garai batean gizonezkoek izan dituzten eginkizun edo rolak emakumeek ere bereganatu dituzte eta, bakoitzak jaiarekiko duen atxikimenduaren arabera, gaur egun ikus ditzakegu kanoi-eramale, dantzari, txistulari, danborjole, mairuaren musikari, Antzuolako konpainiaren buruzagiaren guardian, fusilari…
      Bestetik, gaur egun, elkartean buru-belarri zazpi lagunek dihardute lanean. Zazpi horietatik lau gizonezkoak dira eta hiru emakumezkoak.
      Azken urteotan alardean ateratzen diren emakumezko eta gizonezkoen kopuruak, berdin samartuta daude, hau da, bataz beste ateratzen den emakume eta gizonezko kopurua berdintsu dabil.
    • Dantzari nesken zortzikoa
      Antzuolako beste ondare kultural bat plazaratzen da alardean zehar: trokeo dantzak. Lau dantzek osatzen dute. Dantza horiek batera bakarrik alardean dantzatzen dira eta mutilek dantzatzen dituzte.
      Trokeo dantzak mutilek dantzatzen dituztenez, egokia eta komenigarritzat jo zen dantzari nesken presentzia alardean eta, helburu horrekin, Oinarin dantza taldeak Alarderako zortziko berri bat sortu du.
    • Diskurtsoa neutralizatu
      Buruzagiak plazan esaten duen diskurtsoan aldaketak egon dira, eta aurretik erabiltzen zen gehiegizko genero maskulinoa neutralizatu egin da.
      Tradizionalalki maskulinitateari atxikitutako balio oldarkor eta beligeranteak diskurtsotik ezabatu edo leundu egin dira.
    • Alardearen Elkartearen estatutuetan eta Elkarte eta Udalaren artean sinatutako hitzarmenean jasotzen da genero eta beste edozein diskriminazioren kontra dugun konpromezua.
  • Alardearen Elkartearen estatutuetan eta Elkarte eta Udalaren artean sinatutako hitzarmenean jasotzen da genero eta beste edozein diskriminazioren kontra dugun konpromezua.

Berrehun herritar inguruk (herritarren % 10) hartzen dute parte alardean, adin guztietako gizon emakumeek elkarrekin egoteko eta ekiteko kultura sustatuz.
Bere osotasunean herritar bolondresen parte hartzearekin gauzatzen da urtero, ez dago partaide profesionalik.
Norbanakoez gain, herriko kultur talde guztiek hartzen dute parte bertan: Mairuaren Alardearen Kultur Elkartea, helduen abesbatza, musika eskolako haurren abesbatza, txistulari eta dantzariek.

Horiez gain, herritar ugarik hartzen dute parte era guztietako lanetan: azpiegitura montatzen, luntxa prestatzen eta zerbitzen, makillatzen, erropa eta jantziak egin eta horiek banatzen, mantentzen, etabar.Aipagarria, nabarmentzekoa baita ikusle bezala parte hartzen duten guztiak ere, hau da, alardea ikustera joaten direnak, herritarrak, zein kanpotarrak; Antzuolako Herriko Plaza bete-bete eginda egoten baita.

Mairuaren alardea Antzuolan gauzatzen eta eszenifikatzen den ekitaldia izan arren, bere proiekzioa, gure udal eremua gainditu eta lurralde proiekzio izatera iristen da. Ikusi besterik ez dago hedabideetan izaten duen presentzia. Gipuzkoa mailako prentsan azaleko argazkiak izaten ditu alardeak biharamunean. ETBn ere zuzeneko emisioak ez badira, erreportaiak eskaintzen dituzte eguneko programazioan.

  • Kulturartekotasuna

Bi kultura islatzen dira alardean: arabiarra eta euskalduna.
2009 arte gailentzen zena Antzuolako konpainia bazen ere, bi kulturak parekatu nahi izan dira eta arabiarra ere dagokion errespetuarekin tratatu. Hala, ordura arte mairua bakarrik eta txilabaz jantzita asto gainean irtetzen bazen ere, gero errege bihurtu zen eta guardia jarri zitzaion. Baita musika taldea ere. Orain bere martxa du, bere hizkuntzan hitz egiten du eta beste hainbat aldaketaren ondorioz duindu egin da, bai bere figura, bai berak adierazten duena.
Gaur egun oreka dago bi konpainien artean eta biek islatzen dutenaren artean.

  • Gatazken trataera

Beste ezaugarri garrantzitsua alardean azaltzen den hizkuntzaren aldaketa da. Kutsu beligerantea kendu egin zaio.
Buruzagi bien artean irudikatzen den adiskidetasun zantzuak eta bukaerako bostekoak bi munduan arteko onarpena eta errespetua sinbolizatzen dute.