Alarde hitza arabiarra dugu jatorriz, eta erdal definiziora joz, armak ikuskatzea adierazi nahi du; izan ere, herritarrek osatzen zituzten indar edo tropak, eta berauen armamentuarekin ikustaldia izendatzeko erabiltzen zen. Alardeek Euskal Herrian duten esanahiaz hobeto jabetzeko lurraldeko antolamendu militarretik abiatu behar da, Euskal Herriak bere antolamendu militar propioa baitzuen.
Alardea Antzuolan egiteko erabakia.-
Beste herri bateko jurisdikzioaren menpe zeuden herriak jurisdikziodun herrietara joan behar izaten ziren alardeak egitera. Antzuolaren kasuan Bergarara. Menpekotasun horrek herri bien arteko tira-bira ugari sortu zuen. 1536an gertatu zena izan zen ezagutzen dugun lehena. Urte horretan Gipuzkoako Batzar Nagusiak jende eta armen alardea egin zedin agindu zuen. Indarrean zegoen jurisprudentzia barruan sartzen zenez, Bergararako alkateak bere herrian egin nahi zuen. Antzuolarrek Bergarara alardea egitea joateari ezezkoa eman zioten. Antzuolak alardea herrian egiteko lehen ahalegina izanik, erabaki hau hartu zuen Valladolideko Epaitegi Gorenak 1539ko urtarrilaren 28an:
“Debemos mandar e mandamos que cuando se hubiere de hacer alarde en la villa de Vergara y en la universidad de Anzuola, que los parroquianos de Anzuola hagan su alarde en la plaza de la dicha universidad. Y mandamos que el alcalde de la villa de Vergara y un escribano vayan a ver, hacer e tomar dicho alarde”.
-
Parte hartzailea izan nahi duzu?
Gure taldea hedatzen ari da. Gutako bat izan nahi baduzu, gustatuko litzaiguke zure berri izatea.
Independentzia Eguna eta Alardea.-
XVII. mendearen hasieran independentzia lortzearen arrazoia ulertzeko garaiko testuingurua ulertu behar da. Felipe IV.a (1621-1665) erregearen garaia zen; hain zuzen ere, Espainiak eta bere monarkiak une hartan bizi zuen gainbeheraren lekuko izan zen erregetzarena. Erregetzaren hasieratik jasan behar izan zuen Indiatik (Ameriketatik) zetozen metal preziatuen jaitsiera nabarmena; horrez gain, ugariak ziren han eta hemen zeuden gerrak. Egoera horrek ekarri zuen, bada, hain ezaguna dugun XVII. mendeko krisialdia Espainiara. Hala ere, ez zen soilik Espainian igarri krisialdia, Europa osoan ere beherakada nabaritu baitzen askotariko eragileengatik.
Testuinguru hori gogoan izanik lortu zuen Antzuolak ere Bergararengandik independentzia, 1629ko abenduaren 12an, aurretik erregeari diruz donatibo edota zerbitzu bat eskainiz:
"Izan ere, Italian eta beste leku batzuetan eskaintzen dizkizueten gerra-abaguneetarako, hogei eta bost dukat zilar bikoitzez eman dizkidazue unibertsitate eta etxalde horretako herritar bakoitzeko, eta beste bostehun dukat epe jakin batzuetan ordainduak izan ondoren. Orain, errege eta jaun natural gisa erabili nahi eta erabiltzen dugun botere erreal absolutua dugu. Beraz, Antzuolako unibertsitatea Bergarako hiribildutik eta jurisprudentziatik atera, libratu eta aske utzi genuen ".
Antzuolako Alardea, 1915.
Guzti hori aintzat harturik, bada, zera erabaki zuen Felipe IV erregeak:
“Suplicamos que teniendo consideraçion desto fueremos servidor de exsimir, librar y sacar la dicha universidad de Ançuola con sus caserias de la jurisdiçion de la dicha villa de Vergara haçiendo la dicha universidad villa por si y sobre si o como la nuestra merçed fuese”.
Antzuolak, dena den, gerora, ez zuen herri gutuna edo erregearen erabaki eskutitza bakarrik lortu, are gehiago, herri guztiei zegokien arma-ziurtagiria ere lortu zuen 1745ean.
Mairuaren figurarekin lehen alardea.-
Karlistek II. Karlistaldian izandako porrotak eta Canovas del Castilloren 1876ko uztailaren 21eko Legea indarrean sartzeak Foruak behin betiko deuseztatzea eta foru aldundiak ezabatzea ekarri zuten, baina euskal elite politikoek defendatzen jarraitu zuten, eta, ondorioz, Euskal Herrian foruzaletasun giroa sortu zen. Euskaldunen zati bat haien izaera eta berezitasunaren funtsezko zatitzat aldarrikatzen eta identifikatzen hasi zen, eta, aldi berean, euskal nortasunaren kodea eta gakoak zabaltzeko ekintza zehatzen plan bat abiarazi zen, besteak beste, ondare artistiko eta historikoa babestea, tradizioak biltzea, oroimenezko monumentuak eta estatuak egitea eta babestea, erakusketa publikoak antolatzea, haien heroiak aurkitzea, euskal jaiak eta oroitzapen publikoak.
Hala ere, mugimendu foruzale horrek Antzuolaren kasuan izan zuen eraginari buruzko iturri dokumentaturik ez badugu ere, uste dugu Antzuolako Alardea 1880tik aurrera antolatutako ospakizun publiko horietako bat izan zitekeela, alde batetik, antzuolarren konpainia batek ustez parte hartu zuen Valdejunquerako bataila epikoaren urteurrena gogoratzeko, eta, bestetik, Foruak indargabetu ondoren ezabatutako alardeak gogoratzeko. Horrekin guztiarekin parafernalia sinbolikoa (kapitaina, mairua, hitzaldia, soldaduak, kanoiak, dantzariak, musika) antolatu zen, herriak erraz ulertzeko modukoa eta jai-girokoa. Horren guztiaren berri jaso zen udaleko akta-liburuan, bai eta kapitainak emandako hitzaldia ere, memoria kolektiboan finkatu eta iraunarazteko. Horren erakusgarri da 1881eko abuztuaren 28an, San Agustin egunean, ospatutako lehenengo alardeetako baten deskribapena:
Independentzia agiria 1629/12/12
“Terminados… los oficios divinos de la tarde, a las tres de la tarde y a una señal convenida, por diferentes puntos entraron en la plaza 1º la cuadrilla de toreros, 2º la compañía del alarde de armas que formaban la compañia de soldados para el alarde al frente de su capitan Don Pedro Soriano, seguidos de dos piezas de artilleria con su correspondiente personal, y 3º la cuadrilla de danzantes, o sea de troqueo-danza y de la cinta. Su entrada en la plaza fue por distintos puntos, y saludándose mutuamente en medio de ella se retiraron a sus puestos, estando sorprendente acto que el público aplaudió mucho. La plaza estaba cerrada y los tendidos llenos de bote en bote, acudiendo mucha gente. La entrada fue de dos reales, escasamente para contribuir el gasto del cierre de la plaza, advirtiendo que toda la parte del pórtico estuvo libre y sin pago de su entrada, puesto que solo se buscaba colocación para la gente y no obtener beneficio alguno. Acto continuo la compañía recorre las calles con la bandera y de retorno en la calle hacen la táctica militar a las órdenes del capitán, y descargan sus armas y con estruendo grande los cañones, precediendo a la descarga el discurso que pronunció el capitán con su elocuente palabra reseñando el plausible objeto del alarde en memoria de aquellos soldados, nuestros antepasados que tanta gloria alcanzaron en Valde-junquera con su amor inquebrantable a la Santa religión y a la patria, obrando en contra de los Árabes y Moros que eran enemigos de nuestra independencia y de la religión. Para hacer mofa de aquello iba un soldado pintado de Moro y su turbante pisoteó la compañía. En seguida la corrida, lidiaron con mucho acierto… Terminada la corrida, amenizaron la función la cuadrilla de danzantes…”.
Toros en Anzuola, 1882ko abuztuaren 28an.
Baina bitxiena zen hori ikusteko plaza itxita zegoela, eta ikustea nahi izanez gero, erreal bi ordaindu behar zela. Eta gainera,
“en la fachada de la casa consistorial y pórtico de la iglesia iluminaban 160 farolitos colocados simetricamente presentando un aspecto inmejorable. Se echó un globo que subió hasta perderse de vista. Se tiraron bombas aéreas y se quemaron bonitos fuegos artificiales, (1882an, badakigu izan zirela “dirigidos por un pirotécnico que expresamente se trajo de San Sebastián, ostentando uno de ellos las armas de la villa con la inscripción a los héroes de Valdejunquera"). Propios y extraños se admiraron de esta función que más no se puede pretender en un pueblo pequeño”.
Alardea bukatu ostean, eta “en prueba del agradecimiento el municipio dio veinte pesetas a la cuadrilla de toreros para una merienda y diez pesetas a Don Pedro Soriano, y una ración de pan y vino a los soldados de la compañía”. Gaur, berriz, dirurik ez, baina parte hartzen dutenei bai luntx ederra ematen zaiela. Eta ospakizun honetan ikusitakoak, nahiz esanak eta egindakoak haizeak ez zeramatzan, ondorengoa erabaki zen:
“Se conserven en el archivo copia integra del discurso pronunciado por Soriano, un prospecto que anunciaba la corrida (de toros) y lista de los que contribuyeron para la función para que en todo tiempo conste su filial amor al pueblo natal”.
Nabarmentzekoa da, orduan ere trokeo dantzak azaltzen zirela. Gaur egun herriko Oinarin taldeari esker bizirik dauden Gipuzkoako hain dantza bereziak, Antzuolan egiten diren berezitasunarekin, trokeo dantzak (eta zintarena) egiten dira. Eta halaxe, eraldaketaz eraldaketa, gaur arte iritsi da Antzuolako alardea.



