Helburua

Alardearen elkartearen helburuak dira: gure herriak duen ondaren garrantzitsuena, hau da, alardea bera sustatzea, babestea, belaunaldiz-belaunaldi bizirautea eta herritarrekiko atxikimendua indartzea.
Alardearen ebaluazio prozesuaz arduratzen denez, izandako ahulguneak identifikatu eta urtean zehar konpontzen saiatzen da.
Hamabostean behingo maiztasunez elkartzen da. Alarde eguna gerturatzen den heinean, ordea, urtearen bigarren hiruhilekoan, maiztasuna gehitu egiten da alardearen antolaketak eta lanek eskatzen duten dedikazioa oso handia baita.

 

 EGITASMO ZAHAR ETA BERRIAK
URTEA EGITASMO ZAHAR ETA BERRIAK
2004 Mairuaren Alardearen Elkartea sorrera.
Mairuaren alardea Antzuolan erakusketa
2006 Eusko Ikaskuntza, Mairuaren Elkarte eta Antzuolako Udalarekin batera Alardearen azterketa historiko eta soziokulturala.
2007 Alardearen inguruko lehen mintegia eta ikerketaren hasiera.
2008 Emaitzen aurkezpena eta `Alardea Zaharberritzeko Taldea┬┤ren osaketa eta hausnarketa.
Alardearen lehena, oraina eta geroa (laburpena). Eusko Ikaskuntza.
2009 Zaharberritutako Alardearen lehendabiziko saioa.
2012 Alardea sozializatzeko ekintzak.
Antzuolako Udalarekin hitzarmena Ikusi
`Alardea┬┤ ondare immaterial izendatzeko harremanak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.
Diptikoa. Alardearen inkesta
2013 Alardearekiko herritarren atxikimendua sendotzea, gazteengan arreta jartzea eta hori dena sozializatzeko ekintzak antolatzea: alardearen buruhandiak
2014 www.antzuolakoalardea.eus webgunea egin
2019 Alardeari buruzko inkesta (2019). Ikusi emaitzak
2020 Lourdes-en alardeari buruzku aurkezpena  (2020-11-05) Deskargatu liburua PDF formatuan
2021 COVID 19aren ondorioz alardea bertan behera geratzen da.
2022 COVID 19 ondorengo Alardea
2023 Antzuolako Armarriaren Alardea. Patxi Olabarria Irizarren liburuaren aurkezpena.