Alardean parte hartzeko deia. Fusilari beharra.

Dagoeneko Alardea antolatzen hasita gaude.

Uztailaren 20an izango da eta aurten ere parte hartzaile izango zarelakoan gaude. Zure erantzuna ekainaren 14a aurretik jasotzea espero dugu.
Horrez gain, estimatuko genizuke zure inguruko norbait animatzea, jende beharra dugu-eta, batez ere, fusilariena.

Parte hartuko duzun esateko bide hauetako bat erabil dezakezu:

  • Udaleko kultura teknikariari jakinaraziz kultura@antzuola.eus helbidean, 943 766 246ra deituz edo Udaletxera joanez. Zure izen-abizenak eta telefono mugikorra utzi.
  • Alardearen elkarteko kide bati esanaz.

Azkenik, gogorarazi Alardearen informazio ugari duzula www.antzuolakoalardea.eus webgunean. Entseguen egutegiak ere bertan ipiniko ditugu.