Alardeko bi pertsonaia nagusiak, buruhandi bihurtuta

2013ko uztailaren 12an, jaien aurreko ostiralean aurkeztu ziren Alardeko bi pertsonaia nagusien buruhandiak: mairua eta Antzuolako konpainiako buruzagia. Mairuaren alardearen elkarteak eta Antzuolako udalak bultzatutako proiektua izan zen; IƱaki Matak herritarrak gauzatu zuena.

Helburua izan da hain gureak diren pertsonaiak modu atsegin eta jostagarri batean umeengana eta herritarrengana hurbiltzea, alardea sozializatzeko eta kontzientzia areagotzeko helburuz.

Ez ohiko jokaera izango dute buruhandiok, eta ez dute joko, ez umeak beldurtuko; umeen lagun izango dira eta kalejiran umeekin dantza eta jolas egingo dute.

Buruhandien aurkezpena