Albaola, Oreka TX eta Antzuolako alardea

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio Sailak 2014-2015 ikasturtean beren elkarlana jarraitu dute. Ondare ez-materialari buruzko gradu bukaerako lana burutu dute, hain zuzen ere. Idatziz, aztertzeaz eta testuinguruan jartzeaz gain, bideo bat ekoiztu dute non komunitate protagonistek ondare hori nola bizi duten azaldu dute. Aditu ezagunekin batera, bertako ondare ez-materialaren hiru adibideren ordezkariak elkarrizketatzen dira: Albaola, Oreka TX eta Antzuolako Alardea. Lanaren egileak, egun Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduatuak, Aitor Zarzuelo eta Julen Aperribai dira.

“Altxor bizia” ikus-entzunezkoa: http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-4874/eu/contenidos/informacion/ez_materiala/eu_def/index.shtml