Aurtengo alardean parte hartuko duzu?

Dagoeneko hasita gaude 2017ko Alardea antolatzen. Aurten uztailaren 15ean izango da.

Gure herriko ondarearen adierazpiderik garrantzitsuenean parte hartzeko prest bazaude, jakinaraztea baino ez duzu:
–        Alardearen elkarteko kide bati esanaz.
–        Udaletxean jakinaraziz: 943 766 246ra deituz edo bertara joanez.
–        Korreo honi erantzunez, info@antzuolakoalardea.com edo  kultura@antzuola.eus korreo elektronikoan zure izen-abizenak eta telefono mugikorra utziz.

Azkenik, gogorarazi Alardearen informazio ugari duzula www.antzuolakoalardea.eus webgunean. Iazko argazki ugari ere Galeria sailean ikus ditzakezu. 2017ko alardeari buruzko informazioa eta entseguen egutegiak ere bertan ipiniko ditugu.