Azken urteotan alardean egindako lanarengatik omenaldia jaso dutenak

Anjel-Mujikari-omenaldia

ANJEL MUJIKA
2013ko alardean Anjel Mujikak jaso zuen alardean 40 urtez ateratzearren oroigarria, Pili Azkaratek alardeaz egindako akuarela bat. Fusilari izan da Anjel  40 urtez. Orain bere lekukoa fusilarien artean Txominek,  suinak, hartu du. Agurtzane alaba ere ateratzen da, baina hura kanoi eramale.

Iñaki Arbulu

IÑAKI ARBULU
2011ko alardean bi omenaldi egin ziren. Batetik, Iñaki Arbuluri. 2010eko abenduan hil zen urte askotan banderaduna izan ondoren. Maria Doloresek, bere arrebak, jaso zuen bere omenez egindako oroigarria.

Alejandro-3

ALEJANDRO MUJIKA
Bestetik, Alejandro Mujika artillero buruari egin zitzaion. 2010 arteko alardeetan parte hartu zuen berak eta 2011n omenaldia egin zitzaion.

SALVADOR

SALVADOR PEÑA
2008ko alardean agurtu zen Salvador Peña alardeko mairu izatetik. 40 urtez mairu izan ostean, Juan Karlos Gomezi eman zion erreleboa, garai berriko alardearekin batera.

Jose-Luis-Kortabarriari-omenaldia-2000

JOSE LUIS KORTABARRIA
2000ko alardean, uztailaren 14an, irten zen Joseba Iparragirre lehen aldiz buruzagi. 1999an hartu zuen “erretiroa” Jose Luis Kortabarriak, 1975etik 1999ra, 25 urtez buruzagi jardun ondoren. 2000ko alardean, Jose Luisi herriaren alde egindako lanarengatik esker ona adierazteko, aginte makila eman zion Mireia Unamuno alkateak.