Eskerrik asko alardean parte hartzeagatik!

Alardearen elkarteak eta Antzuolako Udalak eskerrak eman nahi dizkizue alardean parte hartu duzuen denoi, guztia primeran atera delako.

Herri izatearen harrotasuna adierazten duen ekitaldiaz antzuolar eta kanpotar askok gozatu ahal izan dute. Plaza ikusi besterik ez zegoen; bete egin zen.

Parte-hartzaileak ere asko izan zarete, aurten 200dik gora. Eskerrik asko denoi, bai atzean lanean jardun duzuenoi (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak…), bai alardean modu zuzenean irten zaretenoi, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuari bizirik eustearren.

Alardeko argazkiak ikusteko: http://www.ww2.antzuolakoalardea.eus/galeria/argazkiak/irudiak/2015 edo zuzenean klikatu hemen.