Liburuak eta ikerlanak

Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia. I. Ramirez de Okariz. 1990

Antzuolako alardearen lehena, oraina eta geroa. Margaret Bullen eta  Xabier Kerexeta. 2008
2007an Antzuolako Udalak eta Mairuaren alardearen kultur Elkarteak Eusko Ikaskuntzari Alardeari buruzko ikerketa eskatu zion, benetako egoera ezagutzeko eta, bide batez, proposamen berriekin ospakizuna indartzeko asmoz. Ikerketa horren ondorioz, antzuolarrok Alardeari buruz zer pentsatzen genuen, nola ulertzen genuen eta zer-nolako identifikazio maila genuen jakin ahal izan genuen.
Hauxe da Eusko Ikaskuntzak egindako ikerketa soziokulturalaren laburpena: Mairuaren alardea. Antzuolako alardearen lehena, oraina eta geroa.

Dokumentuaren izena: Alardearen lehena, oraina eta geroa (laburpena). Eusko Ikaskuntza.

Antzuolako alardea kongresuetan
Antzuolako Alardearen zaharberritze eta egokitze prozesuari buruz asko idatzi da. Antzuolako Alardearen egokitzapen prozesua eredugarria izateaz gain, marko zientifikoa eta nazioarteko ospea izatea lortu du, eta kongresu ugaritan aurkeztu da.
Gaur esan genezake “Praktika On” bezala hartzen dela antropologi zientzia eremuan. Alegia, nola egokitu antzinako tradizioa gaur egungo gizartearen pentsamoldera.
Hainbat kongresutan izan da Antzuolako alardea protagonista. Esaterako, XVII Congreso de Estudios Vascos: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzan Margaret Bullen eta Xabier Kerexetak hizpide izan zuten.

2013ko azaroan Donostian egin zen Historia Irakasleen Nazioarteko Biltzarrean ere, Antzuolako Alardearen herri hausnarketa eta eraldaketa prozesua “Praktika on” bezala aurkeztu zuen Margaret Bullenek

Dokumentuaren izena: Herriaren partaidetza kultura-ondare komunitarioan. Antzuolako alardearen adibidea