ZISHAN TARIQ herritarra izango da hurrengo mairu burua

Iaz Juan Carlos Gomezek lagatako lekukoa hartuz, ZISHAN TARIQ, 30 urteko herritarra izango da hurrengo mairu burua. 2006an iritsi zen Pakistanen dagoen LAHORE herritik Antzuolara, eta harrez gero gure artean bizi da, eta guztiz antzuolarra sentitzen da, horregatik ez zaio ezer kostatu bere burua mairu izateko aurkeztea. Erabaki espontaneoa eta naturala izan dela berarentzat diosku. Orain alardearen bideoak ikuskatu, mairuaren zeregina aztertu, zaldian ibiltzen ikasi (batez ere zaldira igo eta jaisten), arropak frogatu, entseguetan parte hartu … izango dira bere zereginak. Ilusio faltarik ez dauka.