Zorionak eta mila esker!

Berba bi alardeko partaideoi: zorionak eta mila esker!

Zorionak! Dena bikain irten delako eta gerturatutako ikusleek, bai herritarrek, bai kanpotarrek, gure herriko ondare kultural eta folkloriko garrantzitsuaz gozatzeko aukera izan dutelako.

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, jaietako zapatuan, askorentzat ahalegina delako horrelako ekitaldian parte hartzea. Mila esker, bai atzean lanean jardun duzuenoi (jantzi arduradunak, makillatzaileak, luntx prestatzaileak, eskopeta eta kanoien arduradunak, argazkilariak‚Ķ), bai alardean modu zuzenean jendaurrean irten zareten guztioi.