Antzuolako bandera Azpeitiko danborradan

Azpetiko Ikasberri ikastolak Antzuolako bandera aterako du San Sebastian eguneko danborradan, azken urteetan egin ohi izan duen bezala.

1997an Azpeitiko Ikasberrik danborradan ateratzeko konpainia sortuta, bandera behar zuen. Hala, Ramon Labaienekin harremanetan jarri ziren, eta hark esan zien Antzuolakoa bezalakoa egiteko.

Antzuolako bandera euren banderatzat erabiltzeko Antzuolako udalak jarri zien baldintza bakarra izan zen Banderaren beheko aldean ipintzea, “Hau Antzuolako bandeararen kopia da”.

Beheko argazkian, Ikasberri ikastolaren sarreran, Antzuolako bandera erakusgai.

Ikasberri ikastolaren bandera 201601