Eskerrik asko!

Aurten ere bikain atera da alardea! Nahiz eta bero galanta egin, bixamona inoizko handiena izan, familiako bazkarian gonbidatuak mahaian laga…

Han atera ginen gure herriko kultur ondare garrantzitsuenetakoan hutsik egin barik, alardea herritarren eta kanpotik etorritakoen aurrean eskaintzera.

Eta guztia bizi ondoren, hitz bi baino ez ditugu: ESKERRIK ASKO! Mundialak zarete!

Mila-mila esker denoi, modu batera edo bestera parte hartu duzuenoi, baita ikustera etorritakooi ere!