Eskerrik asko, Joseba!

Alardean 10 danborjole gazte berri irten dira, ekitaldia grabatu dugu, mairuaren musikoek arropa estreinatu dute, Oinarinek ezpatak, kanoietan berriz bolbora erabili da; baina protagonista nagusia Joseba Iparragirre izan da.

Merezitako omenaldia jaso zuen Josebak: Xabier Legorburuk Alarde elkartearen izenean aginte makila eman zion eta Beñardo Kortabarria alkateak udalaren izenean herriko gutuna eta bandera eman zizkion.

Mila esker buruzagi, 18 urte hauengatik! Biba zu!