Hormairudia

Ione Larrañagak eta Oier Peñagarikanok herriko hainbat tokitan abiatu zuten muralgintzaren proiektuaren baitan, Mairuren Alardea oinarri duen murala margotu dute frontoi bidean. Bertan izan dira Alardearen elkarteko kideak eta herritarrak ere margotzen laguntzen: «Alardea herriarena da, denona da; eta herri izaera hori horman presente geratzea nahi izan dugu», diote.

Iturria: https://goiena.eus/antzuola/1647697659915-alardearen-herri-izaera-islatzen-duen-horma-irudia