Uztailaren 19an, entsegua, bideoa, argazkiak eta luntxa

Zapatuan, alarde egunean, 18:00etan egingo da azken entsegu orokorra, eskolako patioan. Ezinbestekoa da alardean parte hartu behar duten guztiak bertan izatea.

Aurten www.antzuolakoalardea.eus webgunea argitaratu da. Webgunea osatzeko asmoz, zapatuko alardea bideoan grabatuko dute horretan profesionalak direnek. Irudiok gero webgunean ikusi ahal izango dira.

Ohikoa denez, alarde ondoren luntxa izango da.

Azkenik, esan, taldekako argazkiak ere aterako ditugula. Hala, pleno aretoan alardeko taldeei argazkia aterako diegu: abesbatza, dantzariei, txistulariei, danbor joleei, kanoilariei, fusilariei, mairuaren guardia, mairuaren musikoei, buruzagiaren gastadoreak, luntx prestatzaileei, makilatzaileei… Beraz, alarde ostean, ez alde egin eta joan pleno aretora argazkia ateratzera. Oso garrantzitsua da denok azaltzea, izan ere, 190 lagun inguruk hartuko dugu parte alardean, antzuolarron % 9k,  eta horren isla jasotzea benetan da garrantzitsua.

Alardean parte hartzen duten asko senideak direnez, horiek ere izango dute familia  argazkia ateratzeko aukera; horrez gain, argazkia atera nahi duten guztiek ere bai, nola ez.

Ondo pasau jaixetan!!!