Alardeak badu webgunea! Eskerrik asko!

Antzuolako alardeak etengabeko bilakaeran beste urrats bat eman du eta oraingoan egungo gizartera egokitzeko, teknologia berrietara egin du jauzi.

Badu webgunea: www.antzuolakoalardea.eus.
Bertan dituzu Alardeari buruzko informazio zabala eta berriak. Facebook, Twitter eta You Tuben ere badago.

Egunean eta denaren jakitun izateko gonbidatzen zaitugu webgunearen harpidedun egitera, Facebooken atsegin dut sakatzera edo Twitterren jarraitzaile izatera.

Webgunea gauzatu ahal izateko ezinbesteko bidelagunak behar izan ditugu. Eskerrik beroenak guztiei: Antzuolako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Elay eta Goizper enpresei.
Mila esker gure herriko ondarea munduan barrena zabaltzen laguntzeagatik!