Webgunearen aurkezpena eta Alardearen seme-alabak

Aste honetan izan dugu antzuolakoalardea.com webgunearen aurkezpena. Hemendik aurrera bertan izango dira alardearen inguruko berri eta jakingarriak.

Horrez gain, Gaztetxean Alardearen seme-alabak dokumentala ikusteko aukera ere izan genuen. Jaizkibel konpainiaren sortzaile eta lehen kapitainaren  hitzak gogorrak bezain hunkigarriak egin zitzaizkigun. Ekoizleak esandakoak ere oso interesgarriak. Eskerrik asko, Ixabel eta Joseba!!!